Blog Archives
Written on 30 iraila, 2012 at 9:52 am, by adminJarduerak
Jarduera ezberdinak legeztatzeko proiektuak idatzi ditugu: Jatetxe baten jarduera proiektua Arrasaten, Zapata eta zerrailagintza denda baten jarduera proiektua Arrasaten, Motorrak konpontzeko tailertxo baten jarduera proiektua Aretxabaletan, Pieza berezi ezberdinak egiten dituen tailer txiki baten jarduera proiektua Elgetan, Enmarkazio denda baten...
Written on 29 iraila, 2012 at 9:54 am, by adminFatxada birgaitze lanak azaltzeko etxejabeen komunitate biri emandako azalpen lanak Zarautzen
Zarautzeko bi etxe bloketan SATE sistemak erabiliz fatxada kanpoaldetik isolatuz burutu behar zituzten birgaitze lanen azalpena eman zitzaien etxejabeen komunitateei. Lan hau ez zen aholkularitza lan bat izan, eraikitzaile ezberdinek proposatu zizkieten lanen azalpen bat baizik....
Written on 27 iraila, 2012 at 9:55 am, by adminProiektu bat bioeraikuntza irizpideak erabiliz moldatzeko aholkularitza lanak Zarautzen
Etxejabeek eskatuta, beste arkitektu batek egindako proiektu bat aztertu eta, material naturalak erabiliz eta bioeraikuntza irizpideak kontutan hartuz, eraikiko den etxearen energi eraginkortasuna hobetzeko lanen zuzendaritza burutzen dabiltzan arkitekto eta aparejadorea aholkatu eta zituzten dudak argitzeko laguntza eskaini genien Zarautzen....
Written on 26 iraila, 2012 at 9:56 am, by adminEraikin bioklimatiko baten diseinuan eta lanen zuzendaritzan kolaborazioa Salamankako Valsalabroson
Lan bila gazte etorri eta jubilatu ondoren jaioterrira bueltatu nahi duen bilbotar batentzat diseinatutako etxebizitza baten proiektua eta lanen zuzendaritzan Edurne Estankona Aldecoa-Otalora eta Maria Angeles Ramos Santiago arkitektoekin kolaboratu dugu. Material batzuen erabileraren onurak esplikatzeko egin beharreko izugarrizko lana...
Written on 25 iraila, 2012 at 1:39 pm, by adminIgogailuak
Dauden eraikinetan irisgarritasun baldintzak hobetzeko igogailuak ezartzeko proiektuak idatzi ditugu Eibarren, Durangon, Iurretan, Soraluzen, Elorrion, Urretxun, Getxon…...
Written on 2 iraila, 2012 at 10:01 am, by adminApartamentu baten birgaitzean kolaborazioa Zornotzan, Bizkaia
Edurne Estankona Aldecoa-Otalora arkitektoarekin elkarlanean, aurrekontu jakin batetatik irten gabe, Zornotzan kokatutako apartamentu baten birgaitzean eta gremioen koordinazioan kolaboratu genuen. Aurrekontuak horrela eskatuta burutuko ziren lanak priorizatu behar izan genituen eta azkenean hauek izan ziren burutu genituenak: barne giroarekin kontaktuan...
Written on 1 iraila, 2012 at 9:59 am, by adminTailer bat Urumea ibaiak sortutako uholdeetatik babesteko sistema eta argizuloen birgaitzea Hernanin, Gipuzkoa
Hernaniko tailer batetatik Urumea ibaiak uholdeak daudenean sortzen dizkien arazoak konpontzeko alde batetik eta tailerraren itxura aldatu eta argiztapen natural aproposagoa lortzeko bestetik deitu gintuzten. Tailerreko lanak oztopatu gabe burutu behar izan genituen lanak. Uholdeen aurkako sistema ...