Apartamentu baten birgaitzean kolaborazioa Zornotzan, Bizkaia
Edurne Estankona Aldecoa-Otalora arkitektoarekin elkarlanean, aurrekontu jakin batetatik irten gabe, Zornotzan kokatutako apartamentu baten birgaitzean eta gremioen koordinazioan kolaboratu genuen. Aurrekontuak horrela eskatuta burutuko ziren lanak priorizatu behar izan genituen eta azkenean hauek izan ziren burutu genituenak: barne giroarekin kontaktuan dagoen azken geruza denez margo ekologikoak erabili genituen, jarri ziren zoru eta hormen estaldurak zaindu ziren eta instalakuntza elektriko biobateragarria eraiki genuen. Oso polita hari da gelditzen etxea! Eta hau ere garrantzitsua, bizilagunen kuriositatea ere piztu da…