Etxebizitza baten handitzea Bergaran, Gipuzkoa

Proiektu honetan hormigoizko egitura eta adreiluzko itxitura zuen etxebizitza bifamiliar bati beste bizitza berri bat gehitu behar zitzaion. Eginda zegoena errespetatuz eta bioklimatikako irizpideak jarraituz bi solairutako bizitza berri bat egin da, hegoaldera eta ekialdera zabaltzen dena.

Hegoaldean negutegi bat jarri da. Negutegia neguan alde batetik etxea berotzeko eta bestetik harrera funtzioa eginez aireztapen bero galerak murrizteko erabili da.

Egurrezko eta dentsitate baxuko bloke zeramikozko egitura du eta isolamendu gisa kortxoa eta egur zuntza erabili dira. Berokuntza sistema biomasa bidezkoa da eta ur beroa lortzeko eguzki xaflak erabili dira. Teiladun estalkia daukan negutegiak ere etxea berotuko du egun askotan.

[justified_image_grid developer_link=hide]

Visit Us On TwitterCheck Our Feed