Etxebizitza baten birgaitzea Donostian, Gipuzkoa

Etxe barruko zaharberritze batek ezartzen dituen mugetatik abiatuz ahal izan genuen neurrian bioeraikuntza irizpideetan oinarriturik ekin genion lan honi.

Lehenik azterketa geobiologiko zein frekuentzia altu eta baxuko eremu elektromagnetikoen azterketa egin zen. Batetik gela nagusian aurreikusia zegoen ohearen kokapenean aurkitu zen faila geometria naturaleko neurriak erabiliz harmonizatu zen. Bestetik inguruan zegoen telefonia mugikorraren antena batek sortzen zuen eremu elektromagnetikoarekiko pantaila sortu genuen. Hortarako uhin hauek jasotzen zituen paretan lur-hartunea duen pintura apantatzailea (latex eta silikatoko pintura ekologikoa) eta leihoetan Planitherm-xaflak erabiliz.

Eraikuntzako material gehienak naturalak, substantzia toxikoak igortzen ez dituztenak eta birziklagarriak dira. Era jasangarrian kudeatutako basoetako egurrezko leihoak, beira zelularreko isolamendua (hezetasunerako), silikatoko margo ekologikoak, egurrezko tarimaren akaberarako olio ekologikoa, polietilenoa ur hoditerian, polipropilenoa saneamenduan eta halogeno gabeko hodi zein kableak besteak beste.

Aipatzekoa da instalazio elektrikoan egindako lana. Eraikinak etzuen lur-hartunerik, hartara egin beharreko lehenengo lana 6Ω baino gutxigoko erresistentzia zuen lur-hartune berria izan zen. Barruko instalazio elektriko osoa berriz biobateragarria izan zedin antolatu zen.

 


Visit Us On TwitterCheck Our Feed