Proiektuak
-
Baserri bati erantsitako lastozko biltegia Leintz-Gatzagan, Gipuzkoa Leintz-Gatzagako baserri batean nekazal aktibitate bati lotutako egurrezko horma eta lastozko itxituradun gehigarri bat diseinatu da. Autoeraikuntza, material naturalen erabilera eta aurrekontu xumea izan dira eraikuntza xume honen proiektuaren abiapuntua. Aurrekontua xumea izanda ere, posible da beste ikuspuntu batetatik egindako... Leer más
-
Etxebizitza baten handitzea Bergaran, Gipuzkoa Proiektu honetan hormigoizko egitura eta adreiluzko itxitura zuen etxebizitza bifamiliar bati beste bizitza berri bat gehitu behar zitzaion. Eginda zegoena errespetatuz eta bioklimatikako irizpideak jarraituz bi solairutako bizitza berri bat egin da, hegoaldera eta ekialdera zabaltzen dena. Hegoaldean negutegi bat... Leer más
-
Etxebizitza baten birgaitzea Donostian, Gipuzkoa Etxe barruko zaharberritze batek ezartzen dituen mugetatik abiatuz ahal izan genuen neurrian bioeraikuntza irizpideetan oinarriturik ekin genion lan honi. Lehenik azterketa geobiologiko zein frekuentzia altu eta baxuko eremu elektromagnetikoen azterketa egin zen. Batetik gela nagusian aurreikusia zegoen ohearen kokapenean aurkitu... Leer más
-
M5 kirol denda Aretxabaletan, Gipuzkoa Kasu honetan hutsik zegoen lokal batetan kirol denda berri bat jartzea nahi zuen jabeak, tarteko solairutxo bat eginez betan biltegia, komuna eta bulego txiki bat jartzeko. Bere kokapenak eta batez ere inguruko ibilbideetatik ikusgarri eta erraz sartzeko moduan egoteak dendaren ... Leer más
-
Belar Meta jantzi denda Aretxabaletan, Gipuzkoa Aurretik aurrezki kutxa bat izandako lokala jantzi denda gisa egokitu beharra zegoen. Fatxada nagusia (eta kale aldera duen bakarra) denda izaera hartzeko oso egokia zen eta gure lana kanpokaldera baino barne antolaketara mugatu zen. Feng shuiaren irizpideak eta geobiologia lagungarri... Leer más
-
Jarduerak Jarduera ezberdinak legeztatzeko proiektuak idatzi ditugu: Jatetxe baten jarduera proiektua Arrasaten, Zapata eta zerrailagintza denda baten jarduera proiektua Arrasaten, Motorrak konpontzeko tailertxo baten jarduera proiektua Aretxabaletan, Pieza berezi ezberdinak egiten dituen tailer txiki baten jarduera proiektua Elgetan, Enmarkazio denda baten... Leer más
-
Fatxada birgaitze lanak azaltzeko etxejabeen komunitate biri emandako azalpen lanak Zarautzen Zarautzeko bi etxe bloketan SATE sistemak erabiliz fatxada kanpoaldetik isolatuz burutu behar zituzten birgaitze lanen azalpena eman zitzaien etxejabeen komunitateei. Lan hau ez zen aholkularitza lan bat izan, eraikitzaile ezberdinek proposatu zizkieten lanen azalpen bat baizik.... Leer más
-
Proiektu bat bioeraikuntza irizpideak erabiliz moldatzeko aholkularitza lanak Zarautzen Etxejabeek eskatuta, beste arkitektu batek egindako proiektu bat aztertu eta, material naturalak erabiliz eta bioeraikuntza irizpideak kontutan hartuz, eraikiko den etxearen energi eraginkortasuna hobetzeko lanen zuzendaritza burutzen dabiltzan arkitekto eta aparejadorea aholkatu eta zituzten dudak argitzeko laguntza eskaini genien Zarautzen.... Leer más
-
Eraikin bioklimatiko baten diseinuan eta lanen zuzendaritzan kolaborazioa Salamankako Valsalabroson Lan bila gazte etorri eta jubilatu ondoren jaioterrira bueltatu nahi duen bilbotar batentzat diseinatutako etxebizitza baten proiektua eta lanen zuzendaritzan Edurne Estankona Aldecoa-Otalora eta Maria Angeles Ramos Santiago arkitektoekin kolaboratu dugu. Material batzuen erabileraren onurak esplikatzeko egin beharreko izugarrizko lana... Leer más
-
Igogailuak Dauden eraikinetan irisgarritasun baldintzak hobetzeko igogailuak ezartzeko proiektuak idatzi ditugu Eibarren, Durangon, Iurretan, Soraluzen, Elorrion, Urretxun, Getxon…... Leer más
-
Apartamentu baten birgaitzean kolaborazioa Zornotzan, Bizkaia Edurne Estankona Aldecoa-Otalora arkitektoarekin elkarlanean, aurrekontu jakin batetatik irten gabe, Zornotzan kokatutako apartamentu baten birgaitzean eta gremioen koordinazioan kolaboratu genuen. Aurrekontuak horrela eskatuta burutuko ziren lanak priorizatu behar izan genituen eta azkenean hauek izan ziren burutu genituenak: barne giroarekin kontaktuan... Leer más
-
Tailer bat Urumea ibaiak sortutako uholdeetatik babesteko sistema eta argizuloen birgaitzea Hernanin, Gipuzkoa Hernaniko tailer batetatik Urumea ibaiak uholdeak daudenean sortzen dizkien arazoak konpontzeko alde batetik eta tailerraren itxura aldatu eta argiztapen natural aproposagoa lortzeko bestetik deitu gintuzten. Tailerreko lanak oztopatu gabe burutu behar izan genituen lanak. Uholdeen aurkako sistema ... Leer más
-
Arau Aldaketa Dokumentua Eskoriatzan, Gipuzkoa 2.011 urtean Eskoriatzako Arau Subsiodiarioak aldatzeko dokumentua idatzi genuen.... Leer más
-
Xehetasun azterlanak Eskoriatzan, Gipuzkoa 2.009 urtean eta 2.011 urtean Xehetasun azterlan bana burutu genituen Eskoriatzan.... Leer más
-
Birpartzelazio proiektua eta udaletxea eta jabearen arteko konbenioa Larrean, Araba 2.008 urtean Igor Cubillo Egiguren abokatuarekin elkarlanean Larrean kokatutako lursail baten hirigintza garapena burutzeko Udaletxearen eta lursailaren jabearen arteko konbenioa lehenengo eta birpartzelazio proiektua gero idatzi genituen.... Leer más