Lastozko etxea Igorren, Bizkaia

Proiektu aberasgarria izaten ari da Igorren Unaiekin batera lantzen gabiltzan hau. Unai lastozko etxe bat eraikitzen dabil.

Etxearen kokapena erabakitzeko Xabier Petralandak geobiologia analisia egin zuen. Proiektua idatzi eta Unai bete betean sartu zen bere biziko abenturatako bat izaten ari den honetan.

Lurzoruaren ezaugarriek (aspaldi egindako betelan baten gainean kokatzen da etxea) ez ziguten zimentazioa hormigoi armatua erabili gabe prezio onargarri batean planteatzen utzi. Zimentaziotik gora Unai bioeraikuntza irizpide zorrotzak erabiliz ari da bere etxea autoeraikitzen: egurrezko egitura, lastozko hormak, kare errebokoa lurrezko lehen errebokoaren gainean kanpoaldetik, lur errebokoak barnetik, kortxo naturala, egur zuntza, linoa, hermetizazio zintak, euri uren bilketa sistema eta fitoarazketa…

 

Visit Us On TwitterCheck Our Feed