Lurrarekin eraikitako etxea Aramaion, Araba

Ahalik eta modu jasangarrienean eta bioeraikuntzako printzipioak betez eraiki nahi izan genuen Etxetxo, lurrezko etxea.

Orubeak berak etxearen kokapen egoki bat eskaintzen zigun; hegoaldera begira malda ahul batekin, iparretik babestuta eta bista ikusgarriak. Azterketa geobiologikoak kokapen hori zehazten lagundu zigun eta bi gorputzetako eraikuntza pentsatu zen, alde batetik etxebizitza bera, bi solairukoa eta, honi atxikita garajea, etxearen aurrekaldeko portxeak bi gorputzak lotzen zituelarik.

Eraikuntzako material gehienak naturalak, substantzia toxikorik igortzen ez dituztenak eta birziklagarriak dira.

Etxearen kanpokaldeko horma guztiak, lurrezko eustormak dira, tapia hormak. Era horretan inertzia termiko ona eta isolamendu termiko eta akustiko ona lortzeaz gain, mikrouhinen iragazkortasuna ahalbideratzen da eta etxearen barruko higrometria erregulatzen. Gainontzeko egitura egurrezkoa da, zedroa eta haritza.

Trenkadak kalamuz betetako zelulosa (birziklatua) eta igeltsu xafla dira eta bai hauek eta baita lurrezko hormak ere kare-mortero naturalez amaituak daude. Lurrak aldiz buztin egosizko lauzazkoak eta egurrezkoak dira eta erabilitako margo eta olio guztiak ekolojikoak. Isolamendu gisa kortxoa eta egur zuntza erabili dira. Ur hoditerian polietilenoa erabili da eta polipropilenoa saneamenduan. Instalakuntza elektriko biobateragarria egin da eta halogeno gabeko hodi zein kableak erabili dira.

Berokuntzarako eta ur beroarentzako biomasa, eguzki xaflak eta negutegia ditu. Udan aldiz horretarako kalkulatutako teilatu-hegal eta portxeak eguzki izpiengatik babesten dute etxea, neguan izpi hoiei barrura sartzen utziz.

Komunetarako, arropa-garbigailuarentzako eta baratza ureztatzeko teilatuko euri-urak batu eta berrerabiltzen dira.

Instalakuntza elektriko biobateragarria egin da.

[justified_image_grid developer_link=hide]

Visit Us On TwitterCheck Our Feed