Belar Meta jantzi denda Aretxabaletan, Gipuzkoa
Aurretik aurrezki kutxa bat izandako lokala jantzi denda gisa egokitu beharra zegoen. Fatxada nagusia (eta kale aldera duen bakarra) denda izaera hartzeko oso egokia zen eta gure lana kanpokaldera baino barne antolaketara mugatu zen. Feng shuiaren irizpideak eta geobiologia lagungarri izan genituen.