Category Archives: Berriak

Written on 30 urria, 2015 at 10:34 am, by Bioeraikuntza Bilbon ospatutako Alternatiben Herria ekimenean

Urriaren 24ean ospatu zen Alternatiben Herria ekimenean, beste gai interesgarri askoren artean, bioeraikuntza ere hizpide izan zen. Oreka Arkitekturako kideok Ekian -Euskal Herriko Bioeraikuntza Profesionalen elkartea-ren izenean “Bioeraikuntzaren inguruko tailerra” eman genuen. Han ziren ere elkarteko kideak diren UK Natura, Etxezar,...

Written on 23 iraila, 2015 at 7:31 am, by Hazik eta Fraisoro Eskolak “Bioeraikuntzaren Hastapenak” ikastaro teoriko praktikoa antolatu du

Hazik, Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioak, eta Fraisoro Eskolak “Bioeraikuntzaren Hastapenak” ikastaro teoriko praktikoa antolatu du. Hemen dituzue ikastaroaren programa eta edukiak: Carta y programa bioconstrucción...

Written on 2 uztaila, 2015 at 10:51 am, by Medikuntza eta bioeraikuntzaren arteko loturaz Hirian aldizkarian

Hirian aldizkarian medikuntza eta bioeraikuntzaren arteko loturaz idatzi dute. Hemen duzue esteka: HIRIAN. Medikuntza eta bioeraikuntza...

Written on 18 ekaina, 2015 at 8:22 am, by Txintxirri Ikastolako haurreskola berria ECOHABITAR aldizkarian

Elorrioko Txintxirri ikastolako haurreskola berria ECOHABITAR aldizkarian azaldu da. Hemen duzue esteka: EcoHabitar_Txintxirri ikastolako haureskola...

Written on 18 ekaina, 2015 at 7:49 am, by Donostiako Mediku eta Terapeuten 4. Sinposioan Bioeraikuntza aztergai

Ekainaren 26, 27 eta 28an Donostian egingo den Mediku eta Terapeuten 4. Sinposioan Bioeraikuntza aztergai izango dute. Besteak beste, ekainaren 26ean Oreka Arkitekturako kideok “Bioeraikuntza eta Osasuna” izenburua duen tailerrean parte hartuko dugu, Alvaro E. Olaiz, Inhar Agirrezabal eta Amaia...

Written on 1 ekaina, 2015 at 1:06 pm, by Bioeraikuntzaren Adiskideen bilera ekainaren 20ean Azpeitin

Bioeraikuntzaren Adiskideen hurrengo bilera  ekainaren 20ean, larunbata, Azpeitin (Gipuzkoa) ospatuko da. Goizean Iker Goikoetxeak eta Iban Simonek “Urak dakarrena: eraikinetan sorturiko uren kudeaketa aukerak” izenburua duen hitzaldia emango dute. Arratsaldean berriz, Kimu Bat enpresak lantzen dituen hiru fitoarazketa sistema ikusiko...

Written on 14 maiatza, 2015 at 8:15 am, by Bioterra 2015ko ekainaren 5tik 7ra Ficoban, Irunen

Aurtengo Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka, ekainaren 5, 6 eta 7an ospatuko da Irungo Ficoba erakustazokan. Hiru egun hauetan zehar 140 erakusketari ikusgai eta hainbat tailer eta hitzaldiak izango dira. Aurtengoan bisitarientzat sarrera dohainik izango...

Written on 24 apirila, 2015 at 7:48 am, by Baserriak bioeraikuntza irizpideekin zaharberritzearen inguruan Hiri Gorrian irratsaioan

Gure Ekaitz baserriak bioeraikuntza irizpideekin zaharberritzearen inguruan aritu da Euskadi Irratiko Hiri Gorrian irratsaioan. Baserrien zaharberritzea. Hiri Gorrian. 20150416...

Written on 13 apirila, 2015 at 2:41 pm, by Bioeraikuntzaren Adiskideen bilera apirilaren 18an Noainen eta Berriozaren

Datorren Bioeraikuntzaren Adiskideen bilera apirilaren 18an Noainen eta Berriozarren ospatuko dugu. Hemen dituzue deialdiaren zehaztasunak: 60 NOAIN-BERRIOZAR...

Written on 8 apirila, 2015 at 10:47 am, by Bioeraikuntza kooperatiba berriaren eta lastozko etxebizitza berri baten eraikuntzaren inguruan Hiri Gorrian irratsaioan

Iñigo Elkoro Lurzain, sortu berriko bioeraikuntza kooperatiba, eta Ereñozun egingo duen lastozko etxebizitzaren inguruan aritu da. Euskadi Irratia HIRIGORRIAN Bioeraikuntzan kooperatiba sortu berria: Lurzain. Lastozko etxea....

Visit Us On TwitterCheck Our Feed