Bioeraikuntzaren 25 arauak

Bioeraikuntza: Modu osasungarri eta adeitsuan eraikitzeko artea, bai naturarekiko eta baita pertsonekiko ere.

Eraikuntzak inpaktu izugarria sortzen du ingurugiroan eta bioeraikuntzak ahal den neurrian hau gutxitzea du helburu. Eraikinak ingurua errespetatu behar du eta bertan bizi/egoten direnentzat erosoa eta osasungarria izan behar du.

Bioeraikuntzaren oinarrizko 25 arauak*

Eraikuntzako eta intsonorizazio materialak

1. Material naturalak eta aizundu gabekoak.
2. Substantzia toxikoak igortzen ez dituzten material usaingabeak edo usain atseginekoak.
3. Erradioaktibitate baxuko materialak.
4. Pertsonei zuzendutako babes akustikoa eta antibibrakorra.

Barne-ingurunea

5. Barruko hezetasun atmosferikoaren erregulazio naturala  material higroskopikoak erabiliz.
6. Eraiki berriko obrako hezetasunaren txikitze eta desagertze azkarra.
7. Isolamendu termiko eta bero metaketaren arteko proportzio orekatua.
8. Paramentu eta barruko airearen tenperatura egokiak.
9. Barruko airearen kalitate ona bermatu aire berriztatze naturalari esker.
10.  Bero erradiatzailea berokuntza sistemarako.
11. Inguruneko erradiazio naturalaren gutxieneko aldaketa.
12. Eremu elektromagnetiko eta espantsioan ari diren irrati-uhinik ez egotea.
13. Onddo, bakterio, hautsa eta alergenoen presentzia txikitu.

Ingurugiroa, energia eta ura

14. Energia kontsumoa txikiagotu energi-iturri berriztagarriei ahal den probetxu gehiena ateraz.
15. Aukeran hobe eskualdetik datozen materialak erabili, betiere lehengai urrien edo arriskutsuen neurrigabeko ustiapena laguntzen ez dutenak.
16. Ingurumenean eragin dezaketen arazoak aurreikusi.
17. Edateko uraren kalitate ahal den hoberena.

Interiorismoa

18. Dimentsio, proportzio eta forma harmoniatsuei errespetua.
19. Argia, argiztapena eta koloreen baldintza naturalak.
20. Dekorazioan fisiologia eta ergonomia aztertzen dituen ezagutzari eta barruko espazioaren ekipamenduari probetxua atera.

Orubea

21. Orubean perturbazioa naturalik eta artifizialik ez egotea.
22. Etxebizitzak isurtze-iturri kutsatzaileetatik eta zaratetatik urrun.
23.  Eraikitze-metodo deszentralizatua, malgua eta lorategi-eremuak dituzten urbanizazioetan.
24.  Etxebizitza eta bizitegi-ingurunea naturarekin erlazionatuak, duinak eta familia-bizitzarekin bateragarriak.
25. Gizarte ondorio kaltegarririk eza.

*Alemaniako Baubiologie Institutoak –IBN- osatua

Visit Us On TwitterCheck Our Feed