Lurrarekin eraikitako etxea Eskoriatzan, Gipuzkoa

Etxetxo-ren ondoren, lurrezko tapia hormekin eraikitako gure bigarren lurrezko etxea da Eskoriatzako hau. 2012-ko maiatzan hasi ziren familibakarreko etxebizitza honen lanak eta aurrekoa bezala, hau ere bioeraikuntza eta bioklimatikako irizpideak jarraituz eraikitzen ari da.

Etxearen kanpokaldeko horma gehienak, lurrezko eustormak dira, tapia hormak. Era horretan inertzia termiko ona eta isolamendu termiko eta akustiko ona lortzeaz gain, mikrouhinen iragazkortasuna ahalbideratzen da eta etxearen barruko higrometria erregulatzen. Gainontzeko egitura  zedro egurrezkoa da eta geometria naturalaren neurriak erabiliz diseinatutakoa.

Gainontzeko material gehienak ere naturalak izango dira, substantzia toxikorik igortzen ez dituztenak eta birziklagarriak; era jasangarrian kudeatutako basoetako egurrezko leihoak, isolamendurako kortxoa eta egur-zuntza, silikatozko margo ekologikoak, egurrezko tarimaren akaberarako olio ekologikoa, polietilenoa ur hoditerian, polipropilenoa saneamenduan eta halogeno gabeko hodi zein kableak besteak beste. Instalazio elektriko biobateragarria egingo da eta berokuntzarako berogailu metatzaile zeramikoa eta negutegia erabiliko dira.

IMG_0404DSCN5237IMG_0407Hegoaldeko altxaeraeskoriatzatHormak egiten

Visit Us On TwitterCheck Our Feed