Landa izaeradun goi mailako hoteltxoa Arantzan, Nafarroa

Oso berezia izan da Arantzan landa izaeradun 10 gelatako hoteltxo baten proiektua idazteko burututako lana. Lekua izugarri polita da, haizetsua eta oso euritsua. Orubearen malda, bailara bezala, ipar mendebalderantz doa. Bistak ikusgarriak haizera, euri urera eta hotzerantza zabaltzen dira.

Bioklimatika eta energia eraginkortasuna kontutan hartuz, lekuan ahalik eta inpaktu txikiena izango duen eraikin bat planteatu da. Barne antolakuntza ere asko zaindu da, espazio guztiak bailarara zabalduz eta guztiz irisgarriak bihurtuz. Hoteltxoaren erabiltzaileak zoriontsu izaten lagundu nahi izan da, eta hauek gelatan lasai egotea, ondo lo egitea eta deskantsatzea. Ohe buru guztiak iparralderantz jarri dira eta feng shui irizpideak erabili dira gelak diseinatzeko orduan.

Egitura termoarcilla hormak eta egurra erabiliz planteatu da. Isolatzaile bezala egur zuntza erabili da.

Jasangarritasuna bilatuz, eta eraikinaren energia eraginkortasuna haunditzeko, ur bero instalazioa eta berokuntza sistema energia kudeatzaile bat erabili da. Energi iturriak guztiz berriztagarriak dira, eguzki xaflak eta biomasa.

Proiketua egin bai, baina eraikuntza lanen zuzendaritza ez dugu burutuko kasu honetan. Proiektu fasean dekoratzaile ezberdinekin ere kolaboratu dugu.

Visit Us On TwitterCheck Our Feed