“Bioeraikuntzaren Adiskideak” taldearen topaketak

GEA Ikerketa Geobiologikoen Elkarteari lotuta “Bioeraikuntzaren Adiskideak – Amigos de la Bioconstrucción” taldea sortu zen Euskal Herrian eta hiruhilabete bakoitzean topaketa ezberdin bat antolatzen da, bioeraikuntzaren inguruko gai baten inguruan.

Topaketaketak Euskal Herriko herri ezberdinetan antolatzen dira eta interesa duen edozein herritarri irekita daude; ez dago GEA-ko bazkide izan beharrik parte hartzeko.

Lehenengo, goizean, gaian aditua den pertsona batek hitzaldia eman ohi du eta ondoren, arratsaldean, bioeraikuntzan eraikitako edo birgaitutako eraikinen batetara bisita egiten da. Tartean bazkaria izaten da, topaketara inguratutako guztiok elkar ezagutzeko eta iritziak trukatzeko aukera izaten delarik.

2012ko urriaren 20an Eskoriatzan bildu ginen, “Eta zuk, ba al dakizu egunean zenbat ur erabiltzen duzun? Uraren erabilera jasangarria: komun lehorrak, ur zikinen arazketa eta hauen berrerabilpena” izenburupean. Ondoren egosi gabeko lurrez tapial teknika erabiliz altxatako eustormadun etxe batera eta bioeraikuntzako irizpideak jarraituz birgaitutako XV.mendeko baserri batera bisita egin zen.

Hurrengo batetarako argibide gehiago nahi izanez gero, bioeraikuntzaren.adiskideak@gmail.com zuzenbidera idatzi.

Visit Us On TwitterCheck Our Feed